viernes, 10 de diciembre de 2010
viernes, 15 de octubre de 2010
ELKARTERATZEA BILBON- larunbata, urriak 16-
Emakumeon Mundu Martxaren Nazioarteko Hirugarren Ekintza urriak 13 eta 17ren artean burutuko da Kongoko Errepublika Demokratikoan (KED). Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak parte hartuko duen topaketa honetan, bakea eta desmilitarizazioa izango dira eztabaiden ardatz nagusi. Ekintza honen helburu nagusia bereziki emakumeon aurkako indarkeria, gatazkak eta militarizazioaren artean dauden loturak salatzea da.
Horretarako urriak 16, larunbata, 12:00etan Bilboko Plaza Zirkularrean elkartuko gara nazioarteko pobreziaren kontrako egunaren bezperan eta Emakumeon Mundu Martxaren nazioarteko hirugarren akzioarekin bateraturiko ekintza sinbolikoan.
Para ello, nos concentraremos este sábado día 16 de octubre a las 12:00 en la plaza circular de Bilbo en vísperas del día internacional contra la pobreza y como acto simbólico al albor de la tercera acción internacional de
viernes, 8 de octubre de 2010
EMAKUMEON MUNDU MARTXAREN HIRUGARREN NAZIOARTEKO EKINTZA
Emakumeon Mundu Martxaren Nazioarteko Hirugarren Ekintza urriak 13 eta 17ren artean burutuko da Kongoko Errepublika Demokratikoan (KED). Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak parte hartuko duen topaketa honetan, bakea eta desmilitarizazioa izango dira eztabaiden ardatz nagusi. Ekintza honen helburu nagusia bereziki emakumeon aurkako indarkeria, gatazkak eta militarizazioaren artean dauden loturak salatzea da.
Mundu Martxa osatzen dugun emakumeok berdintasunean, askatasunean eta elkartasunean oinarrituriko mundu bat nahi dugu, bakean bizi den eta bidezkoa den jendearte bat edukitzeko. Guda, gatazkak eta militarizazioa sistema kapitalista eta patriarkalak beregain erroturik dauzkan indarkeriaren adierazpenak dira.
Mundu Martxan parte hartzen dugun emakumeok, neska eta emakumeak hankaperatu, desondratu eta adoregabetzeko jasaten dituzten bortxaketen erabilpen sistematikoa salatzen dugu, emakumeak guda harrapakin gisa aintzat hartzen direla kontutan harturik. Gatazka armatuak justifikatzeko egiten den tentsio etnikoen erabilpena ere salatzen dugu horrela azpitik diharduten arrazoi ekonomikoak mozorrotuz: baliabide mineralen eta erregioko biodibertsitatearen kontrola, armen industria eta segurtasun pribatuaren enpresen irabaziez gain. Era berean, Martxako emakumeok Kongoko Errepublika Demokratikoa egonkortzeko Nazio Batuen Misioaren presentzia eskasa azpimarratu nahi dugu. Misio honek 2010. urtean 10 urte betetzen ditu erregioan, biztanleriak beronen eraginak gehiegi antzematen ez baditu ere.
Nazioarteko Hirrugarren Ekintza honek Kongoko emakumeen burujabetza ekonomiko eta politikoa sendotzea du helburu, baita sexu erasoen erantzuleen zigorgabetasunaren bukaera eta emakumeon gorputzak guda arma gisa erabiltzea ere. Gainera, ekintza honek gatazka mantentzen duten interes ekonomikoak salatu nahi ditu, bereziki milizien konplizitatea; baliabide naturalak Kongoko herriaren onurarako nagusiki izan daitezen borrokatu eta Kongoko Errepublika Demokratikoak bake egonkor bat ezagutu dezan. Horretarako, herriaren desmilitarizaziotik hasi behar da Nazio Batuen Misioaren erretiratze mailakatu eta negoziatu batekin jarraituz.
TERCERA ACCIÓN INTERNACIONAL DE
Las mujeres de
Las mujeres de
Las mujeres de
miércoles, 6 de octubre de 2010
KONGORAKO BIDEAN
Bertan munduko herrialde guztietako 1000 emakume baino gehiagok hartuko dute parte, horien artean euskal ordezkaritza izango da partaide ofizialetako bat.
Egun hauetan Mundu Martxaren lau ildo espezifikoez eztabaidatzeaz gain, eta Laku Handietan urte luzeetan mantentzen den gatazka aitzakia hartuta herrian subirautza, gerra eta bakea bezalako gaietan sakonduko da.
Egun hauetan zehar bilduko ditugu, baita, mundu osoko “Ibiltariak” ( Las Caminantes) ere. Euskal Herrikoa Mirian Okarizek diseinatutako oihalekin burutua dago.
La Marcha Mundial de Mujeres 2010 esta entrando en su ultima etapa con la celebración del Encuentro Internacional en Bukavu (Republica Democrática de Congo) entre el 13 y el 18 de Octubre.
En este Encuentro tomaremos parte mas de 1000 mujeres de diversos territorios, entre ellos la delegación de Euskal Herria tomara parte de manera oficial.
Los días señalados, además de debatir sobre los cuatro ejes centrales de la Marcha ahondaremos en otros temas como la soberanía, la guerra y la paz tomando como excusa el extenso conflicto que viven en los Grandes Lagos.
También agruparemos a todas “Las Caminantes” del mundo durante el transcurso del encuentro. La tela para hacer La Caminante de Euskal Herria ha sido diseñada por Miriam Ocariz.
jueves, 23 de septiembre de 2010
martes, 27 de julio de 2010
jueves, 8 de julio de 2010
lunes, 5 de julio de 2010
Istanbul 2010 - Emakumeon Mundu Martxako Europar bilera- Kronika
Ekainaren 29 eta 30ean burutu da Istanbulen Europar mailako Mundu Martxako ekimena. Bertan herrialde ezberdinetako 250 emakume inguruk parte hartu dugu. Hauen artean Euskal Herriko Mundu Martxako delegazioak izaera ofiziala izan du.
Istanbulen egin izanak badu bere esan nahi berezia. Izan ere, inguru honetan kokatzen diren hainbat herrialdek gatazkak bizi dituzte: Balkanak, Kurdistan, Grezia eta Zipre… Herrialdeotako emakumeei gure babesa eta elkartasuna adieraztea izan du helburu nagusienetako bat.
Bi egun hauetan zehar hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko aukera izan dugu antolatu diren lan taldeetan; esate baterako, emakumeon aurkako bortizkeria, gizarte zerbitzuak, emakumeak eta sindikalgintza, emakumeak erresistentzian, bakea eta desmilitarizazioa, emakumeak eta herrialdeen autodeterminaziorako eskubidea…
Eztabaida hauetan, tokian tokiko arazo espezifikoez gain, oinarrian emakumeok pairazten dugun zapalkuntza estrukturala agerian geratu da berriro ere. Egoera hau aldatzeko ezinbestekotzat jo da elkartu eta borrokatzea, kapitalismo patriarkala astindua ematea. Sistemaren aldaketarako indar bilketa beharrekoa da, bestelako jendarte eredu bat posible baita.
Bukaera emateko manifestazio erraldoia egin dugu Istanbuleko kale nagusietatik gure aldarrikapenak eta indarrak agertzeko.
Halere, hau ez da izan 2010 Mundu Martxako Plataforma nazionalak antolatuko duen azken ekimena, Urriaren 17an zita garrantzitsua daukagu Kongon bertako emakumeekin batera egun bizi duten errepresio eta zapalkuntza egoerari erantzun bateratua emateko.
Istanbulen, 2010eko ekainaren 30ean
Euskal Herriko Mundu Martxarako Plataformako delegazioa
jueves, 17 de junio de 2010
miércoles, 16 de junio de 2010
ARGITAN eta ATH-ELEren KOMUNIKATUA indarkeria sexistaren azken kasuaren aurrean
El viernes 11 de junio nos concentramos en la Plaza Bide Onera de Barakaldo frente al Palacio de Justicia para denunciar la agresión inconmensurable, consecuencia de la Violencia contra las mujeres, recibida durante siete meses por una mujer de 21 años que fue contratada en Valencia a través de una agencia de servicios como trabajadora de hogar interna y retenida en un piso de Barakaldo por un hombre de 44 años con la connivencia de su hijo de 17 y un amigo de 59 años.
Lo que parecía una interesante oferta de trabajo acabó convirtiéndose en un infierno del que milagrosamente ha logrado salir con vida, habiendo sufrido en este tiempo vejaciones y malos tratos, así como abusos sexuales reiterados.
Denunciamos una vez más una Ley que permite contratar servicio doméstico en régimen interno en condiciones de semi-esclavitud sin ningún tipo de control por parte de la Inspección de Trabajo y la pasividad de las instituciones respecto a la actividad ilegal de las agencias privadas de colocación con ánimo de lucro que actúan impunemente intermediando sin respetar siquiera los mínimos derechos legalmente establecidos. Exigimos una vez más un cambio legislativo que reconozca a las trabajadoras de hogar todos los derechos laborales y de Seguridad Social.
► Consideramos que esta situación de Violencia que vivimos las mujeres es consecuencia del papel de subordinación y discriminación que vivimos en esta sociedad, por lo que es fundamental fomentar la Igualdad entre hombres y mujeres empezando por la Educación hasta la Autonomía de las propias mujeres en todos los aspectos tanto laboral como personal.
►Animamos a las mujeres a reaccionar contra esta violencia, contra la desigualdad que nos convierte a las mujeres en ciudadanas de segunda categoría y a movilizarnos activamente contra cualquier tipo de Violencia Sexista.
* Centro Asesor de la Mujer de Baracaldo
“ARGITAN”
Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea
* Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia – Bizkaiako Etxe Langileen Elkartea
ISTANBULERAKO BIDEAN
Nazioarteko hainbat mugimendu eta aktibismo plataforma anitz bezala, Emakumeon Mundu Martxak bere ibilbidea orain dela hamarkada bat baino gehiago hasi zuen tokiko ekimen arrakastatsu baten ondorioz.
1999. urtean Quebeceko Emakumeen Federazioak “Ogia eta larrosak” deituriko martxa aurrera eraman zuen. 200 kilometroko ibilbide honek 850 emakume inguru bildu zituen bide honetan beraien eskubideak aldarrikatu zituztelarik. Honen eraginez, emakume sare honek lorpen nabariak lortu zituen, hala nola, emakumeen gutxieneko soldataren igoera, emakume etorkinentzako eskubideak eta elkartasun ekonomia deritzonarentzako babesa, besteak beste.
Garaipen esanguratsuak testuinguru eta epe konkretu batean. Nazioarteko elkartasun eta justizi sareak gorpuztu eta elikatu egiten dira tokian tokiko esperientziak maila globalean txertatzen diren heinean, eta alderantziz.
2000.urtetik 2010.urterarte, mundu osoko emakumeak bost urtero bildu ohi gara Mundu Martxaren inguruan eta biltzeko gero eta arrazoi gehiago ditugu. Begibistan dugu egunean bizi dugun egiturazko krisi orokorra munduko leku guztietan eta maila guztietan. Sistema kapitalista patriarkal eta arrazistaren fundamentalismoak areagotu egiten dira abagune honetan.
Erasoen aurrean, Emakumeon Mundu Martxa, ekintza feministak ardatz nagusi bezala hartzen dituen aldarrikapen eta salaketa tresna garrantzitsua izaten jarraitzen du. Emakumeon aurkarko indarkeria eta pobreziaren arrazoiak suntsitzea helburu duena hain zuzen ere.
Borroka orokor eta zabal hau lau ekintza eremutan zehazten da: bakea eta desmilitarizazioa; emakumeon aurkako indarkeria; ongizate amankomuna eta zerbitzu publikoak; lana eta autonomia ekonomikoa.
Hemen, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxarako Plataforma, aniztasunerako esparru aberats bat da non hainbat kolektibo sozial eta euskal mugimendu feminista osatzen duten taldeak aurkitzen ditugun. Alde batetik, Emakumeon Mundu Martxaren nazioarteko agenda bereganatzen dugu eta bestetik, agenda eta dinamika propio bat daukagu bertan lau lan ildo nagusi aurkitzen ditugularik: indarkeria sexista, prekarietatea, elikadura burujabetza eta emakumeon sexu eta ugalketa eskubideak. Guzti honekin batera eta lorpen garrantzitsu gisa, guztion artean adostutako Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Gutuna daukagu baita ere.
Aurtengo martxoak 8an Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bere ibilbidea hasi zuen Iruñean. Astebetean furgoneta batek gure herriko hiri eta txoko desberdinak zeharkatu zituen bazter guztiak morez tintatuz. Testigantza liburu bat eta argazkiz hornituriko muralak izan ziren errepideko kilometro guztien nondik norakoen euskarri eta lekuko.
Emakume ibiltarion helmuga Kongoko Errepublika Demokratikoan kokatzen da hurrengo urriak 17an, pobreziaren aurkako nazioarteko egunean hain zuzen ere.
Baina Kongora iritsi baino lehenago Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxarako Plataforma osatzen dugun taldeok zita garrantzitsu bat daukagu ekainaren 30an Istanbulen Europako Foro Sozialaren barnean. Egun hau sareko lan feminista bezala planteaturiko eguna izateaz gain, batez ere elkartasunerako aldarrikapen egun bat bezala ikusten da. Horrela, arratsaldean emakumeon eskubideen aldeko manifestazio bat antolaturik dago non keinu berezi bat egingo zaien Turkia eta Kurdistangon emakumeei eta beraien borrokei eta herrien autodeterminazio eskubideari.
Zentzu honetan, Euskal Herriko plataforma martxan ari da nazioarteko elkartasun eta borroka egun honetan prest egoteko. Europako Foro Sozialean feministon ordezkaritza, presentzia eta partaidetza sendotzea eta bestelako mugimenduekin elkartruke eta lankidetza sustatzea beharrezkoa egiten da oinarrizko eskubide eta babes sozialak atzeraka doazen heinean.
2010 arrazoi baino gehiago ditugulako
Emakumeon Mundu Martxa aurrera!
DE CAMINO A ESTAMBUL
Al igual que muchos movimientos sociales y plataformas de activismo internacionales,
La llamada marcha “Pan y rosas” llevada a cabo en 1999 por
Pequeñas grandes conquistas en un contexto y período concretos. La interrelación entre lo local y lo global cobra cuerpo y sentido gracias a estas experiencias que alimentan cadenas internacionales de solidaridad y justicia.
Desde el año 2000 hasta este 2010, las razones que obligaron y obligan a marchar a las mujeres cada cinco años siguen vigentes y en ascenso. No hay más que mirar la crisis estructural que estamos sufriendo a escala planetaria y a todos los niveles. Un panorama en el que se fomentan los fundamentalismos del sistema capitalista patriarcal y racista.
Ante esta ofensiva,
En
El pasado 8 de marzo,
Pero antes de llegar al Congo, las organizaciones que conformamos
En este sentido, desde la plataforma de Euskal Herria estamos en marcha y preparándonos para la cita. Consolidar la presencia feminista en el Foro y fortalecer las alianzas con los movimientos sociales aliados se hace más que necesario en un momento histórico en el que caminamos “marcha atrás” en derechos y garantías sociales básicas.
2010 arrazoi baino gehiago ditugulako
Emakumeon Mundu Martxa aurrera!
Buscar este blog
Seguidores
Etiketak
- Amelia Sanchez (1)
- deialdiak (1)
- eitb (1)
- emakumeon kontrako indarkeria (1)
- erailketa (1)
- feministas (1)
- konzentrazioak (1)
- marcha mundial (1)
- morez (1)
- prentsaurrekoa (1)
- resistencia (1)
- saludo (1)
- tintatu (1)