viernes, 19 de febrero de 2010

BESTE EMAKUME BAT ERAILA EUSKAL HERRIAN, HIRUGARRENA

Emakumeon aurkako indarkeria gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da. Emakume izateagatik jasaten dugun biolentzia oroz ari gara: sexu erasoak, prostituzio behartua, lantokietako sexu-jazarpena, jipoiak eta emakumeon erailketak... Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago, eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia.


Emakumeen Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformaren protokoloa jarraituz mobilizazioak deitu dira ASTELEHENERAKO

HAUEK DIRA MOMENTUZ DITUGUN DEIALDIAK: Gehiago badituzue bidal ezaiguzue posta elektrniko bat deialdia zehaztuz eta sartuko dugu.

OTSAILAK 22

  • GASTEIZ: 20:00tan Andra Mari Zurian.
  • DONOSTIA: 19:30tan Bulebarrean.
  • BILBO: 19:30tan Arriagan.
  • IRUÑEA: 20:00tan Udal Plazan.
  • TOLOSA: 19:30tan San Franzisko Elizan.
  • ORERETA: 19:30tan Niessenen.
  • ZARAUTZ: 19:00tan Udaletxe aurrean.
  • AZPEITIA: 19:30tan Herriko Plazan.
  • ARRASATE: 19:00tan Plazan.
  • LIZARRA: 20:00tan Baja Nabarran.
  • ALTSASU: 19:30tan Udaletxe Plazan.
  • LEITZA: 20:00tan Lopeneko Rotondan.
  • ZORNOTZA: 19:00tan Erreferendum Plazan.
  • PORTUGALETE: 20:00tan Metro Geltokian.
  • ALGORTA: 19:30tan Telletxen.

martes, 9 de febrero de 2010

Bigarren emakume eraila Euskal Herrian

Amelia Sanchez, Barakaldoko 65 urteko emakumea bere semeak erail zuen atzo goizaldean labankadaz.
Gertaera hau ez da zerbait isolatua, sistema patriarkalaren adierazgarri bortitzena baizik. Jendartean oraindik orain bizi dugun harreman hierarkikoen ondorio da.
Emakumeen erailketekin amaitzeko lege eta neurri desberdina jarri dira martxan baina argi gelditzen da egunero ez direla nahiko, jendartea da eraldatu beharrekoa.

Emakumeen Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformaren protokoloa jarraituz mobilizazioak deitu dira biharko, ASTEAZKENERAKO.

HAUEK DIRA MOMENTUZ DITUGUN DEIALDIAK: Gehiago badituzue bidal ezaiguzue posta elektrniko bat deialdia zehaztuz eta sartuko dugu.

OTSAILAK 10
 GASTEIZ: 20:00tan Andra Mari Zurian.
 DONOSTIA: 19:30tan Bulebarrean.
 BILBO: 19:30tan Arriagan.
 IRUÑEA: 20:00tan Udal Plazan.
 TOLOSA: 19:30tan San Franzisko Elizan.
 ORERETA: 19:30tan Niessenen.
 ZARAUTZ: 19:00tan Udaletxe aurrean.
 AZPEITIA: 19:30tan Herriko Plazan.
 ARRASATE: 19:00tan Plazan.
 LIZARRA: 20:00tan Baja Nabarran.
 ALTSASU: 19:30tan Udaletxe Plazan.
 LEITZA: 20:00tan Lopeneko Rotondan.
 ZORNOTZA: 19:00tan Erreferendum Plazan.
 PORTUGALETE: 20:00tan Metro Geltokian.
 ALGORTA: 19:30tan Telletxen.

Buscar este blog

Seguidores