jueves, 8 de julio de 2010

lunes, 5 de julio de 2010

ISTANBUL 2010- BIDEOA3

ISTANBUL 2010-BIDEOA2

ISTANBUL 2010- BIDEOA

Istanbul 2010 - Emakumeon Mundu Martxako Europar bilera- Kronika

Ekainaren 29 eta 30ean burutu da Istanbulen Europar mailako Mundu Martxako ekimena. Bertan herrialde ezberdinetako 250 emakume inguruk parte hartu dugu. Hauen artean Euskal Herriko Mundu Martxako delegazioak izaera ofiziala izan du.

Istanbulen egin izanak badu bere esan nahi berezia. Izan ere, inguru honetan kokatzen diren hainbat herrialdek gatazkak bizi dituzte: Balkanak, Kurdistan, Grezia eta Zipre… Herrialdeotako emakumeei gure babesa eta elkartasuna adieraztea izan du helburu nagusienetako bat.

Bi egun hauetan zehar hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko aukera izan dugu antolatu diren lan taldeetan; esate baterako, emakumeon aurkako bortizkeria, gizarte zerbitzuak, emakumeak eta sindikalgintza, emakumeak erresistentzian, bakea eta desmilitarizazioa, emakumeak eta herrialdeen autodeterminaziorako eskubidea…

Eztabaida hauetan, tokian tokiko arazo espezifikoez gain, oinarrian emakumeok pairazten dugun zapalkuntza estrukturala agerian geratu da berriro ere. Egoera hau aldatzeko ezinbestekotzat jo da elkartu eta borrokatzea, kapitalismo patriarkala astindua ematea. Sistemaren aldaketarako indar bilketa beharrekoa da, bestelako jendarte eredu bat posible baita.

Bukaera emateko manifestazio erraldoia egin dugu Istanbuleko kale nagusietatik gure aldarrikapenak eta indarrak agertzeko.

Halere, hau ez da izan 2010 Mundu Martxako Plataforma nazionalak antolatuko duen azken ekimena, Urriaren 17an zita garrantzitsua daukagu Kongon bertako emakumeekin batera egun bizi duten errepresio eta zapalkuntza egoerari erantzun bateratua emateko.

Istanbulen, 2010eko ekainaren 30ean

Euskal Herriko Mundu Martxarako Plataformako delegazioa

Buscar este blog

Seguidores