viernes, 10 de diciembre de 2010
viernes, 15 de octubre de 2010
ELKARTERATZEA BILBON- larunbata, urriak 16-
Emakumeon Mundu Martxaren Nazioarteko Hirugarren Ekintza urriak 13 eta 17ren artean burutuko da Kongoko Errepublika Demokratikoan (KED). Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak parte hartuko duen topaketa honetan, bakea eta desmilitarizazioa izango dira eztabaiden ardatz nagusi. Ekintza honen helburu nagusia bereziki emakumeon aurkako indarkeria, gatazkak eta militarizazioaren artean dauden loturak salatzea da.
Horretarako urriak 16, larunbata, 12:00etan Bilboko Plaza Zirkularrean elkartuko gara nazioarteko pobreziaren kontrako egunaren bezperan eta Emakumeon Mundu Martxaren nazioarteko hirugarren akzioarekin bateraturiko ekintza sinbolikoan.
Para ello, nos concentraremos este sábado día 16 de octubre a las 12:00 en la plaza circular de Bilbo en vísperas del día internacional contra la pobreza y como acto simbólico al albor de la tercera acción internacional de
viernes, 8 de octubre de 2010
EMAKUMEON MUNDU MARTXAREN HIRUGARREN NAZIOARTEKO EKINTZA
Emakumeon Mundu Martxaren Nazioarteko Hirugarren Ekintza urriak 13 eta 17ren artean burutuko da Kongoko Errepublika Demokratikoan (KED). Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak parte hartuko duen topaketa honetan, bakea eta desmilitarizazioa izango dira eztabaiden ardatz nagusi. Ekintza honen helburu nagusia bereziki emakumeon aurkako indarkeria, gatazkak eta militarizazioaren artean dauden loturak salatzea da.
Mundu Martxa osatzen dugun emakumeok berdintasunean, askatasunean eta elkartasunean oinarrituriko mundu bat nahi dugu, bakean bizi den eta bidezkoa den jendearte bat edukitzeko. Guda, gatazkak eta militarizazioa sistema kapitalista eta patriarkalak beregain erroturik dauzkan indarkeriaren adierazpenak dira.
Mundu Martxan parte hartzen dugun emakumeok, neska eta emakumeak hankaperatu, desondratu eta adoregabetzeko jasaten dituzten bortxaketen erabilpen sistematikoa salatzen dugu, emakumeak guda harrapakin gisa aintzat hartzen direla kontutan harturik. Gatazka armatuak justifikatzeko egiten den tentsio etnikoen erabilpena ere salatzen dugu horrela azpitik diharduten arrazoi ekonomikoak mozorrotuz: baliabide mineralen eta erregioko biodibertsitatearen kontrola, armen industria eta segurtasun pribatuaren enpresen irabaziez gain. Era berean, Martxako emakumeok Kongoko Errepublika Demokratikoa egonkortzeko Nazio Batuen Misioaren presentzia eskasa azpimarratu nahi dugu. Misio honek 2010. urtean 10 urte betetzen ditu erregioan, biztanleriak beronen eraginak gehiegi antzematen ez baditu ere.
Nazioarteko Hirrugarren Ekintza honek Kongoko emakumeen burujabetza ekonomiko eta politikoa sendotzea du helburu, baita sexu erasoen erantzuleen zigorgabetasunaren bukaera eta emakumeon gorputzak guda arma gisa erabiltzea ere. Gainera, ekintza honek gatazka mantentzen duten interes ekonomikoak salatu nahi ditu, bereziki milizien konplizitatea; baliabide naturalak Kongoko herriaren onurarako nagusiki izan daitezen borrokatu eta Kongoko Errepublika Demokratikoak bake egonkor bat ezagutu dezan. Horretarako, herriaren desmilitarizaziotik hasi behar da Nazio Batuen Misioaren erretiratze mailakatu eta negoziatu batekin jarraituz.
TERCERA ACCIÓN INTERNACIONAL DE
Las mujeres de
Las mujeres de
Las mujeres de
miércoles, 6 de octubre de 2010
KONGORAKO BIDEAN
Bertan munduko herrialde guztietako 1000 emakume baino gehiagok hartuko dute parte, horien artean euskal ordezkaritza izango da partaide ofizialetako bat.
Egun hauetan Mundu Martxaren lau ildo espezifikoez eztabaidatzeaz gain, eta Laku Handietan urte luzeetan mantentzen den gatazka aitzakia hartuta herrian subirautza, gerra eta bakea bezalako gaietan sakonduko da.
Egun hauetan zehar bilduko ditugu, baita, mundu osoko “Ibiltariak” ( Las Caminantes) ere. Euskal Herrikoa Mirian Okarizek diseinatutako oihalekin burutua dago.
La Marcha Mundial de Mujeres 2010 esta entrando en su ultima etapa con la celebración del Encuentro Internacional en Bukavu (Republica Democrática de Congo) entre el 13 y el 18 de Octubre.
En este Encuentro tomaremos parte mas de 1000 mujeres de diversos territorios, entre ellos la delegación de Euskal Herria tomara parte de manera oficial.
Los días señalados, además de debatir sobre los cuatro ejes centrales de la Marcha ahondaremos en otros temas como la soberanía, la guerra y la paz tomando como excusa el extenso conflicto que viven en los Grandes Lagos.
También agruparemos a todas “Las Caminantes” del mundo durante el transcurso del encuentro. La tela para hacer La Caminante de Euskal Herria ha sido diseñada por Miriam Ocariz.
jueves, 23 de septiembre de 2010
martes, 27 de julio de 2010
jueves, 8 de julio de 2010
Archivo del blog
Buscar este blog
Seguidores
Etiketak
- Amelia Sanchez (1)
- deialdiak (1)
- eitb (1)
- emakumeon kontrako indarkeria (1)
- erailketa (1)
- feministas (1)
- konzentrazioak (1)
- marcha mundial (1)
- morez (1)
- prentsaurrekoa (1)
- resistencia (1)
- saludo (1)
- tintatu (1)