miércoles, 10 de marzo de 2010

3.EGUNA BIDEAN


Martxoak 10, Gasteiz- Laudio- Ezkerraldea- Eskumaldea


Gaurko ibilbidearen hasiera Gasteizen izan dugu Parlamentuaren aurrean. “2010 arrazoi martxan jarraitzeko” lemapean, lau ardatzetan oinarritutako kartelekin langunduta. 50 pertsona inguruko kontzentrazioa burutu da.

Ondoren Laudiorako bidea hartu du Martxak. Bertan, 50 bat lagunek prekarietatea oinarri hartuta, beraien testigantza utzi dute Liburuan.

Santurtzin, harrera beroa jaso du erreleboak Axular insitutuan (150 pertsona). Kartelez eta globo morez dekoratuta zegoen eta bertan ikasleek zuzendariarekin hartu dute Martxa.

Kanpazar ikastolatik pasa ondoren, Portugaletera abiatu da.

Bertan 100 pertsona ziren zain metro plazan. Testigantza Liburuan bertako emakumeen hitzak jaso eta ekitaldia egin ondoren Areeta aldera pasatzen saiatu dira Bizkaia Zubitik. Baina bertan geldialdia egin behar izan dute Martxako emakumeek.

Furgoneta pasatzera zihoan momentuan, bertako langileek gerturatu eta "arazo teknikoen" berri eman diete Martxako partaideei. Dirudienez, zubia matxuratu egin omen da eta langileek aipatutako ordu erdiko atzerapenaren beldur, furgoneta Errontegi aldetik abiatu da zuzenean, Areetako harrera bertan behera utzita Erandiora iristeko.

Bertan zeuden lekukoen arabera, baina, furgonetak alde egin orduko "era harrigarrian" zubia konpondu egin da eta autoak normaltasun osoz pasa dira.

Erandion atzerapenak atzerapen harrera beroa egin zaio furgonetari, bertako muralaren argazki bat helarazi zaiolarik Martxari.

Momentu hauetan Bilbotik aurkitzen da erreleboa. Bertan, sarrera bizikleta eta autoez lagunduta egin ondoren, udaletxetik kalejira abiatu eta harrera egingo zaio Arenalean. Prekarietatean oinarritutako ekitaldia, bertsolariak eta performance-aren segidan beste kalejira bat ospatuko da Bilboko kaleetatik afrikar perkusioaren laguntzaz.

Azkenik, Zornotzan egingo zaio harrera zanpantzarrek lagunduta.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Buscar este blog

Seguidores