miércoles, 10 de marzo de 2010
Eragozpenak gaindituz martxa aurrera!
"Emakumeon Mundu Martxari Bizkaiko Zubia igarotzea eragotzi egin diote"
Bizkaiko Zubiak zubi esekia gelditu du gaur Emakumeon Mundu Martxako furgonetak eta partaideak ez garraiatzeko. El Transbordador de Vizcaya S. L. enpresak megafonia bidez azaldu du “enpresari leporatzekoak ez diren arrazoiak direla eta” zerbitzua etenda gelditu dela, “kontrakoa adierazi arte”. Portugaleten, baina, martxako kideei azaldu diete matxura bat izan dela eta “ordu erdi baino gehiago” emango dutela konpontzen. Hori entzunda, Rontegira zuzendu da martxako furgoneta, Erandion aurreikusitako ekitaldia egiteko asmoz. Minutu batzuetara Bizkaiko Zubiak zerbitzuari ekin dio berriz. Areetan, ordea, ertzainen buruak, “errua zuena da, protokoloan debekatutako pankartak jartzeagatik” esan diela salatu dute emakumeek. Andrak eta neskak Erandiora zihoazen bitartean, “2010 arrazoi martxan jartzeko” lelopeko pankarta kendu dute ertzainek.
http://www.koskairratia.com/?p=3599
BILBOKO KALE EKINTZA, martxoak 10
“GURE ERROPA EZ DA BEREZ JOSTEN”
Eh-a gurutzatuko duen Mundu Martxaren arira, emakumeon prekarietatea gai nagusitzat duten Bizkaiko hiriburuan, Mundu Martxako plataforma osatzen duten emakume ezderdinek ekimen bat burutu dute goizeko 12ak aldera. Bertan, jantzigintzan diharduten milaka emakumeek jasatzen duten explotazio egoera zalatu dute. Esan beharrekoa da jantzigintzan lan egiten duten langileen %90 emakumeak direla eta bostetik hiruk kontratu eta babes sozialik gabe dihar dutela.
Gaur goizeko ekimenaren helburua jantzigintza munduko enpresak eta istituzioak zalatzea izan da, jendeartea kontsumo arduratsuaren garrantziaz ohartaraztearekin batera. Gaur arrastian Mundu Martxak Bilboko kaleak morez margoztuko ditu eta hurrengo egunetan bere ibilbide eta ekimenak Euskal Herriko herri ezberdinetatik jarraituko dute, Martxoaren hamahirurarte Iruñean amaierako jaialdia izango delarik.
Bilboko Euskal Herriko Mundu Martxarako Plataforma
“NUESTRA ROPA NO SE COSE SOLA”
En el marco de
Con la acción de esta mañana se pretende denunciar a las empresas e instituciones implicadas y concienciar a la ciudadanía sobre la importancia del consumo responsable.
Plataforma de
3.EGUNA BIDEAN
Martxoak 10, Gasteiz- Laudio- Ezkerraldea- Eskumaldea
Gaurko ibilbidearen hasiera Gasteizen izan dugu Parlamentuaren aurrean. “2010 arrazoi martxan jarraitzeko” lemapean, lau ardatzetan oinarritutako kartelekin langunduta. 50 pertsona inguruko kontzentrazioa burutu da.
Ondoren Laudiorako bidea hartu du Martxak. Bertan, 50 bat lagunek prekarietatea oinarri hartuta, beraien testigantza utzi dute Liburuan.
Santurtzin, harrera beroa jaso du erreleboak Axular insitutuan (150 pertsona). Kartelez eta globo morez dekoratuta zegoen eta bertan ikasleek zuzendariarekin hartu dute Martxa.
Kanpazar ikastolatik pasa ondoren, Portugaletera abiatu da.
Bertan 100 pertsona ziren zain metro plazan. Testigantza Liburuan bertako emakumeen hitzak jaso eta ekitaldia egin ondoren Areeta aldera pasatzen saiatu dira Bizkaia Zubitik. Baina bertan geldialdia egin behar izan dute Martxako emakumeek.
Furgoneta pasatzera zihoan momentuan, bertako langileek gerturatu eta "arazo teknikoen" berri eman diete Martxako partaideei. Dirudienez, zubia matxuratu egin omen da eta langileek aipatutako ordu erdiko atzerapenaren beldur, furgoneta Errontegi aldetik abiatu da zuzenean, Areetako harrera bertan behera utzita Erandiora iristeko.
Bertan zeuden lekukoen arabera, baina, furgonetak alde egin orduko "era harrigarrian" zubia konpondu egin da eta autoak normaltasun osoz pasa dira.
Erandion atzerapenak atzerapen harrera beroa egin zaio furgonetari, bertako muralaren argazki bat helarazi zaiolarik Martxari.
Momentu hauetan Bilbotik aurkitzen da erreleboa. Bertan, sarrera bizikleta eta autoez lagunduta egin ondoren, udaletxetik kalejira abiatu eta harrera egingo zaio Arenalean. Prekarietatean oinarritutako ekitaldia, bertsolariak eta performance-aren segidan beste kalejira bat ospatuko da Bilboko kaleetatik afrikar perkusioaren laguntzaz.
Azkenik, Zornotzan egingo zaio harrera zanpantzarrek lagunduta.
martes, 9 de marzo de 2010
LEHENENGO BERTSOA ERE...
Batzuentzako sorginak
Besteentzako sirenak
Batzuentzat emagalduak
Besteentzat amabirjinak
Hurbil izaten ditugu
Anbulantzien sirenak
Kolpatu gaituelako
Nonbait maite gintuenak
Baina ematen dizkigu
Kolpeetan gogorrenak
Beste aldera begiratuz
Etxean gelditzen denak
Pobrezia ariman du
Gure egungo munduak
Bete behar direlako
Diruaren aginduak
Alperrik dugu hartzea
Gizonaren ereduak
Emakumeak mendeetan
Egon gara zapalduak
Lanik txarrenak ditugu
Ta gutxien ordainduak
Gurea aldarrikatuz
Altxa ditzagun buruak
Emakumeen bizkarrean
Daukagu zama itzela
Haurren ta adinekoen zaintza
Edo etxea bestela
Diote, lan osoaren
Ehuneko 80 dela
Batzuk onartuko dute
Zoragarriak garela
Baina banatu behar da
Hobeto denon pastela
Ez da horren zaila eta
Ahalegindu daitezela
Gure gainetik pasa da
Mundu ero honen gurpila
Jasan behar izan ditugu
Umilazioak mila
Baina guk jarraitzen dugu
Askatasunaren bila
Gure gorputza nahiz izan
Mehar edo biribila
Ez da ugaltzeko zerbait,
Ez da umetoki soila
Daukagun bakarra da ta
Geurea izan dadila
Agurain, 2010eko martxoaren 9an
IBILBIDEAN... LEHENENGO KRONIKA
Martxoak 9, Iruña- Altsasu- Lizarra- Agurain
Bertan, prekarietatearen kontrako aldarria oinarri hartuta, 50 emakume inguruk egin diote harrera Martxari banderola morez hornituta. Altsasuko emakumeek pobrezia eta prekarietatearen kontrako manifestua irakurri ondoren bertsoz alaitu dute momentua. Bertso hauek izan dira, emakume guztien hitzekin batera, testigantza liburuan idatziak izan direnak.
Hurrengo geltokia Lizarra izan du furgonetak. 13:30etan bertako emakumeek bizikleta eta kotxez egin diote harrera. Plazan Gaiteroak zituzten zain ongi etorria egiteko. Herri honek aukeratutako gaia emakumeon kontrako indarkeria izanik, testigantza liburuan hainbat emakumek gai honekiko dituzten beraien esperientzia eta nahiak izkiriatu nahi izan dituzte.
Muralean “el amor no es la ostia” eta “Matxismoa akatu” lemekin osatutako irudiak osatu dituzte.
40 emakume inguruko bazkaria egin ostean Agurainera abiatu da Martxa. Han txirrinduz zihoazen ama eta haurrez inguratua egin zaio harrera. Herritik buelta eman ondoren txalapartarekin egin zaio harrera furgonetari San Juan plazan.
Orain Gasteizera bidean da erreleboa. Bertan hainbat ekimen egingo dira. Hauen artean, bizikletaz egingo zaio harrera eta alboka joz agurtu ondoren testigantza liburuan sartuko duten testua irakurriko da. Azkenik, eguna amaitzeko alde ludikoagoari helduko diote batukada-poteoa eta luntxarekin.
PRENTSAURREKOA Iruñean
2010 ARRAZOI MARTXAN JARRAITZEKO
Martxoak 13 Iruñea
Hasi da 2010eko Emakumeen Martxa Euskal Herrian. Atzo Iruñean hasiera eman zitzaion erreleboari, hasiera indartsua, hasiera morea. Milaka izan ziren martxoak 8aren aldarrikapenekin bat eginez mobilizatu ziren emakumeak, milaka emakumeon eskubide formalak erreal bihurtuz sistema patriarkalarekin amaitu behar dela oihukatu zutenak.
Euskal Herrian bezala, emakumeak beste 40 herrialde baina gehiagotan mobilizatzen ari gara momentu hauetan Lurraren osotasunean. Aste honetan zehar, herrialde bakoitzak bere errealitatetik abiatuz, indarkeriaren eta prekarietatearen kontra, eskubide sexual eta elikadura burujabetzaren aldeko emakume olatua irudikatuko du.
Nahiz eta munduko mobilizazioek martxoaren 18 arte jarraituko duten, Euskal Herrian errelebo martxaren amaiera Iruñean izango da martxoaren 13an.
Bertan egitarau oparoa osatu dugu goizeko 11etatik hasita. Ordu horretan Gaztelu Enparantzan bilduko gara erakusketa eta stand-ak izango baitira bertan. Haurrentzako txokoa ere izango da.
Jarraian 12:30etan harrera egingo diogu Martxako furgonetari eta ondoren manifestazioa abiatuko da.
Manifestazioa eta ekitaldia amaitu ondoren emakume guztiontzako bazkaria izango da Jito Alain.
Baina festa ez da bazkariarekin bukatuko. Sabelak bete bezain pronto, emakumez osatutako kartel bikaina izango dugu kontzertuan: Mikaela Piton bakarlaria, La Omega rap abeslaria eta Las Valium izango ditugu gurekin giroa alaitzeko.
Martxaren erreleboarekin egin dugun bezala, emakume guztiei dei egiten dizuegu martxoaren 13an egingo ditugun ekimen guztietan parte hartzera, beste behin denok batera gure eskubideak ahalik eta giro alaienean aldarrikatzera. Bildu gaitezen denok Euskal Herria morez tindatzen jarraitzeko, atzo egin genuen bezalaxe.
Emakumeok arrazoiak soberan ditugu kalera irteteko. Egin gaitezen gure errealitatearen jabe. Aldatu dezagun Euskal Herria, aldatu dezagun mundua.
Iruñean, 2010eko martxoaren 9an
EMAKUMEON MUNDU MARTXA EUSKAL HERRIAN ABIAN DA!!
Hasi da Emakumeen Martxa
Emakumeen Mundu Martxak Iruñean hasi du Euskal Herrian egingo duen bidea; aste osoko planaren lehen urratsa izan da.
Ekimen ugarik gogorarazi dituzte emakumeen oinarrizko eskubideak.
Emakumeen eskubideak aldarrikatu zituzten atzo, Euskal Herriko hiri eta herrietan, eta Emakumeen Mundu Martxarekin bat egin zuten milaka lagunek.
Nazioarte osoko egitasmo hori atzo hasi zen, eta martxoaren 18a bitartean ekimen ugari egingo ditu mundu osoan. Euskal Herrian ere izango du bere ibilbidea datorren larunbata bitartean, eta, atzo, hasiera ofiziala, Iruñean izan zuen. Gazteluko plazan akelarre gisako bat egin zuten, ekimena hasteko. Ezberdintasunak aldatzeko «borrokatzera» deitu zituzten emakumeak: «Zuek izan behar duzue justizia eta berdintasuna gidatuko duzuenak». Martxan jarraitzeko 2010 arrazoi dituztela zioen pankartaren atzean ibili zituzten Iruñeko karrikak. Mundu Martxa presente egon zen atzo ilunabarrean Euskal Herrian egin ziren gainerako manifestazioetan ere. Hiriburu bakoitzean, Emakumeen Mundu Martxarako aurten zehazturiko lau ildoetako batekin egin zuten bat manifestariek.
Baionan, esaterako, elikadura burujabetza izan zuten aldarri nagusi, horren faltak milaka emakumeren bizitza nekeagoa bihurtzen duela ohartaraziz. Herriko Etxearen aitzinean, hamarnaka emazte elkarretaratu ziren Zutik emazteak zioen banderolarekin. Lapurdin bertze hainbat ekimen ere egin ziren martxoaren 8aren karietara, Hendaian eta Hazparnen, esaterako.
Bilbon, berriz, lan prekarietateak, batez ere emakumeak erasaten dituela nabarmendu zuten. Prekarietateari aurre egiteko emakumeak martxan izan zen manifestazioko pankarta nagusiaren leloa. Feminismoa guztiz «beharrezkoa» dela nabarmendu zuten, oraindik ere eskubide asko lortzeko bidean daudela nabarmenduz. Moiua plazan, emakume torturatuen egoera irudikatu eta gaitzetsi zuten. Bengala moreei su emanez amaitu zuten mobilizazioa.
Gasteizko protestan, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak ez daudela bermatuta salatu zuten. Nora non zaude? eta Patriarkatuaren aurka zioten lelo artean egin zuten bidea, Gure gorputza gure erabakia zioen pankartaren atzean. Mobilizazioa Andra Mari Zuriaren plazan bukatu zuten, antzerki bat eginez, festa giroan.
19:30ean abiatu zen Donostiako manifestazioa, Bulebarretik. Emakumeen aurkako indarkeria egungo gizartean dagoen giza eskubideen urraketa larrienetakoa dela salatu zuten. Mobilizazioetan, oro har, ugariak izan ziren genero indarkeriaren ondorioz hildako emakumeak gogoratzeko oihuak.
Testua Naiara Elola, Aitor Renteria, Jon Rejado eta Maite Asensioren artean idatzi dute.
Berria, Martxoak 9
-Egitaraua-
Nafarroa. Gazteluko plazatik abiatuko da 10:00etan, Iruñetik. Altsasu eta Lizarratik ere igaroko da.
Araba. Aguraindik pasatu ostean, 19:00etan iritsiko da Gasteizera, eta Arantzabela ikastolan harrera egingo diote, bizikletan. Ondoren, Andre Mari Zuriaren plazan egingo diote harrera.
Archivo del blog
Buscar este blog
Seguidores
Etiketak
- Amelia Sanchez (1)
- deialdiak (1)
- eitb (1)
- emakumeon kontrako indarkeria (1)
- erailketa (1)
- feministas (1)
- konzentrazioak (1)
- marcha mundial (1)
- morez (1)
- prentsaurrekoa (1)
- resistencia (1)
- saludo (1)
- tintatu (1)