viernes, 12 de marzo de 2010

Acciones de la Marcha Mundial de Mujeres a nivel internacional


En la web de la 3º acción internacional de la MMM podéis encontrar información sobre las acciones que se están realizando desde las distintas coordinaciones nacionales.

¡Animaos a visitarla!


jueves, 11 de marzo de 2010

4.EGUNA MARTXAN

Martxoak 11: Ermua, Zarautz, Beasain, Tolosa


Goizeko hamarretan abiatu da martxa Zornotzatik Ermura, autopistako bidesaritik irten eta zuzenean Areitioko auzunera zuzendu da bertan Tenneco enpresako langileak kanpoaldean kontzentratuak aurkitu dituztelarik. Enpresa komiteak paroa deitua zuen eta martxari harrera beroa eskaini dio momentuan erortzen ari zen elurrari erreparatu barik.

Bertatik, Ermuan barna 12 autoz osaturiko kotxe-karabanan abiatu da herriko enparantza-arte eta han 40 pertsona inguru aurkitu dituzte martxako kideak, haien artean, Eibartik ere gerturatu diren lagunak egin den ekitaldian parte hartzeko asmoz.

Ekitaldian landu duten ardatza oinarri hartuta, prekarietatea hain zuzen ere, emakumeok pairatzen ditugun diskriminazio eta zapalketak salatu nahi izan dituzte eta horrekin batera herrian egindako muralaren argazkia ipini dute Euskal Herriko mapa eta “Zutik emakumeak” abestuz ekitaldiari amaiera eman diote.

Zuzenean Zarautzera abiatu da furgoneta. Han emakume desberdinen testigantzez osatu dute testua (emakume gazteak, baserritarrak eta etorkinak). Bukatzeko eta pintxo batzuk jan aurretik Habanera doinuan prekarietatearen inguruko abesti bat kantatu dute.

Herrian marraztutako muralak emakumeak patriarkatuarekin haustea irudikatzen du. Emakumearen txikitatik heldutasunerako garapena adierazten duen irudiek laguntzen diote.

Beasainen berriz, eskualdeko eta inguruetako emakume talde eta elkarteek (Ordiziko Kimetz Emakume elkartea, Asmube Beasaingo elkartea eta Zumarragako emakume taldea) komunikatu bat irakurri dute elkartegintzaren garrantzia azpimarratuz. Zaldibia eta Lazkaoko emakumeek ere beraien ekarpena egin nahi izan dute, herrietan egindako muralen argazkiekin.

Tolosan Kotxe karabanan Ibarrako zubira iritsi bezain pronto arraunlariek testigantza liburua hartu eta Zerkausian eskualdeko emakume taldeei eman diete. Han Emakume baserritarraren egoeraren inguruko testua irakurri dute.

Hemendik Donostiara abiatuko da Martxa. Bulebarrean festa txiki bat egin ondoren, Pasaia, Lezo eta Oiartzun zeharkatuz eta bertako emakumeak bilduz Oreretan egingo du azken geldialdia. Bertan ekitaldia eta ikuskizun desberdinak kaleratzeaz aparte, afaria eta festa ere izango da.

Biharko ibilbidean Irun, Senpere, Ezpeleta, Hazparne eta Baiona pasako ditu Leitzan amaituz.



miércoles, 10 de marzo de 2010

Eragozpenak gaindituz martxa aurrera!


"Emakumeon Mundu Martxari Bizkaiko Zubia igarotzea eragotzi egin diote
"

Bizkaiko Zubiak zubi esekia gelditu du gaur Emakumeon Mundu Martxako furgonetak eta partaideak ez garraiatzeko. El Transbordador de Vizcaya S. L. enpresak megafonia bidez azaldu du “enpresari leporatzekoak ez diren arrazoiak direla eta” zerbitzua etenda gelditu dela, “kontrakoa adierazi arte”. Portugaleten, baina, martxako kideei azaldu diete matxura bat izan dela eta “ordu erdi baino gehiago” emango dutela konpontzen. Hori entzunda, Rontegira zuzendu da martxako furgoneta, Erandion aurreikusitako ekitaldia egiteko asmoz. Minutu batzuetara Bizkaiko Zubiak zerbitzuari ekin dio berriz. Areetan, ordea, ertzainen buruak, “errua zuena da, protokoloan debekatutako pankartak jartzeagatik” esan diela salatu dute emakumeek. Andrak eta neskak Erandiora zihoazen bitartean, “2010 arrazoi martxan jartzeko” lelopeko pankarta kendu dute ertzainek.

http://www.koskairratia.com/?p=3599

BILBOKO KALE EKINTZA, martxoak 10



“GURE ERROPA EZ DA BEREZ JOSTEN”

Eh-a gurutzatuko duen Mundu Martxaren arira, emakumeon prekarietatea gai nagusitzat duten Bizkaiko hiriburuan, Mundu Martxako plataforma osatzen duten emakume ezderdinek ekimen bat burutu dute goizeko 12ak aldera. Bertan, jantzigintzan diharduten milaka emakumeek jasatzen duten explotazio egoera zalatu dute. Esan beharrekoa da jantzigintzan lan egiten duten langileen %90 emakumeak direla eta bostetik hiruk kontratu eta babes sozialik gabe dihar dutela.

Gaur goizeko ekimenaren helburua jantzigintza munduko enpresak eta istituzioak zalatzea izan da, jendeartea kontsumo arduratsuaren garrantziaz ohartaraztearekin batera. Gaur arrastian Mundu Martxak Bilboko kaleak morez margoztuko ditu eta hurrengo egunetan bere ibilbide eta ekimenak Euskal Herriko herri ezberdinetatik jarraituko dute, Martxoaren hamahirurarte Iruñean amaierako jaialdia izango delarik.

Bilboko Euskal Herriko Mundu Martxarako Plataforma


“NUESTRA ROPA NO SE COSE SOLA”

En el marco de la Marcha Mundial de las Mujeres de Euskal Herria, cuyo eje central en Bizkaia es la precariedad, esta mañana en la Gran Vía de Bilbao un grupo de mujeres de esta plataforma ha representado y denunciado la explotación de miles de mujeres que trabajan en el sector textil. Y es que en la actualidad el 90% de las personas que trabajan en la industria de la ropa son mujeres y 3 de cada 5 lo hacen sin contrato ni cobertura social.

Con la acción de esta mañana se pretende denunciar a las empresas e instituciones implicadas y concienciar a la ciudadanía sobre la importancia del consumo responsable. La Marcha Mundial de las Mujeres seguirá recorriendo los pueblos de Euskal Herria con diversas actividades terminando en Iruña el 13 de marzo.

Plataforma de la Marcha Mundial de las Mujeres de Bilbao



3.EGUNA BIDEAN


Martxoak 10, Gasteiz- Laudio- Ezkerraldea- Eskumaldea


Gaurko ibilbidearen hasiera Gasteizen izan dugu Parlamentuaren aurrean. “2010 arrazoi martxan jarraitzeko” lemapean, lau ardatzetan oinarritutako kartelekin langunduta. 50 pertsona inguruko kontzentrazioa burutu da.

Ondoren Laudiorako bidea hartu du Martxak. Bertan, 50 bat lagunek prekarietatea oinarri hartuta, beraien testigantza utzi dute Liburuan.

Santurtzin, harrera beroa jaso du erreleboak Axular insitutuan (150 pertsona). Kartelez eta globo morez dekoratuta zegoen eta bertan ikasleek zuzendariarekin hartu dute Martxa.

Kanpazar ikastolatik pasa ondoren, Portugaletera abiatu da.

Bertan 100 pertsona ziren zain metro plazan. Testigantza Liburuan bertako emakumeen hitzak jaso eta ekitaldia egin ondoren Areeta aldera pasatzen saiatu dira Bizkaia Zubitik. Baina bertan geldialdia egin behar izan dute Martxako emakumeek.

Furgoneta pasatzera zihoan momentuan, bertako langileek gerturatu eta "arazo teknikoen" berri eman diete Martxako partaideei. Dirudienez, zubia matxuratu egin omen da eta langileek aipatutako ordu erdiko atzerapenaren beldur, furgoneta Errontegi aldetik abiatu da zuzenean, Areetako harrera bertan behera utzita Erandiora iristeko.

Bertan zeuden lekukoen arabera, baina, furgonetak alde egin orduko "era harrigarrian" zubia konpondu egin da eta autoak normaltasun osoz pasa dira.

Erandion atzerapenak atzerapen harrera beroa egin zaio furgonetari, bertako muralaren argazki bat helarazi zaiolarik Martxari.

Momentu hauetan Bilbotik aurkitzen da erreleboa. Bertan, sarrera bizikleta eta autoez lagunduta egin ondoren, udaletxetik kalejira abiatu eta harrera egingo zaio Arenalean. Prekarietatean oinarritutako ekitaldia, bertsolariak eta performance-aren segidan beste kalejira bat ospatuko da Bilboko kaleetatik afrikar perkusioaren laguntzaz.

Azkenik, Zornotzan egingo zaio harrera zanpantzarrek lagunduta.



martes, 9 de marzo de 2010

LEHENENGO BERTSOA ERE...



AGURAINEN ERE EMAKUMEOK MARTXAN!


Batzuentzako sorginak

Besteentzako sirenak

Batzuentzat emagalduak

Besteentzat amabirjinak

Hurbil izaten ditugu

Anbulantzien sirenak

Kolpatu gaituelako

Nonbait maite gintuenak

Baina ematen dizkigu

Kolpeetan gogorrenak

Beste aldera begiratuz

Etxean gelditzen denak

Pobrezia ariman du

Gure egungo munduak

Bete behar direlako

Diruaren aginduak

Alperrik dugu hartzea

Gizonaren ereduak

Emakumeak mendeetan

Egon gara zapalduak

Lanik txarrenak ditugu

Ta gutxien ordainduak

Gurea aldarrikatuz

Altxa ditzagun buruak

Emakumeen bizkarrean

Daukagu zama itzela

Haurren ta adinekoen zaintza

Edo etxea bestela

Diote, lan osoaren

Ehuneko 80 dela

Batzuk onartuko dute

Zoragarriak garela

Baina banatu behar da

Hobeto denon pastela

Ez da horren zaila eta

Ahalegindu daitezela

Gure gainetik pasa da

Mundu ero honen gurpila

Jasan behar izan ditugu

Umilazioak mila

Baina guk jarraitzen dugu

Askatasunaren bila

Gure gorputza nahiz izan

Mehar edo biribila

Ez da ugaltzeko zerbait,

Ez da umetoki soila

Daukagun bakarra da ta

Geurea izan dadila


Agurain, 2010eko martxoaren 9an


IBILBIDEAN... LEHENENGO KRONIKA



Martxoak 9, Iruña- Altsasu- Lizarra- Agurain

Abiatu da Euskal Herrian zehar Emakumeen Martxa. Atzo gauean akelarrean, adarra joz eta zanpantzarren atzetik errelebo martxa abiatu zen Iruñetik. Gaur furgonetak bere bideari ekin dio Altsasu aldera.

Bertan, prekarietatearen kontrako aldarria oinarri hartuta, 50 emakume inguruk egin diote harrera Martxari banderola morez hornituta. Altsasuko emakumeek pobrezia eta prekarietatearen kontrako manifestua irakurri ondoren bertsoz alaitu dute momentua. Bertso hauek izan dira, emakume guztien hitzekin batera, testigantza liburuan idatziak izan direnak.

Hurrengo geltokia Lizarra izan du furgonetak. 13:30etan bertako emakumeek bizikleta eta kotxez egin diote harrera. Plazan Gaiteroak zituzten zain ongi etorria egiteko. Herri honek aukeratutako gaia emakumeon kontrako indarkeria izanik, testigantza liburuan hainbat emakumek gai honekiko dituzten beraien esperientzia eta nahiak izkiriatu nahi izan dituzte.
Muralean “el amor no es la ostia” eta “Matxismoa akatu” lemekin osatutako irudiak osatu dituzte.

40 emakume inguruko bazkaria egin ostean Agurainera abiatu da Martxa. Han txirrinduz zihoazen ama eta haurrez inguratua egin zaio harrera. Herritik buelta eman ondoren txalapartarekin egin zaio harrera furgonetari San Juan plazan.

Orain Gasteizera bidean da erreleboa. Bertan hainbat ekimen egingo dira. Hauen artean, bizikletaz egingo zaio harrera eta alboka joz agurtu ondoren testigantza liburuan sartuko duten testua irakurriko da. Azkenik, eguna amaitzeko alde ludikoagoari helduko diote batukada-poteoa eta luntxarekin.

Buscar este blog

Seguidores