jueves, 11 de marzo de 2010

4.EGUNA MARTXAN

Martxoak 11: Ermua, Zarautz, Beasain, Tolosa


Goizeko hamarretan abiatu da martxa Zornotzatik Ermura, autopistako bidesaritik irten eta zuzenean Areitioko auzunera zuzendu da bertan Tenneco enpresako langileak kanpoaldean kontzentratuak aurkitu dituztelarik. Enpresa komiteak paroa deitua zuen eta martxari harrera beroa eskaini dio momentuan erortzen ari zen elurrari erreparatu barik.

Bertatik, Ermuan barna 12 autoz osaturiko kotxe-karabanan abiatu da herriko enparantza-arte eta han 40 pertsona inguru aurkitu dituzte martxako kideak, haien artean, Eibartik ere gerturatu diren lagunak egin den ekitaldian parte hartzeko asmoz.

Ekitaldian landu duten ardatza oinarri hartuta, prekarietatea hain zuzen ere, emakumeok pairatzen ditugun diskriminazio eta zapalketak salatu nahi izan dituzte eta horrekin batera herrian egindako muralaren argazkia ipini dute Euskal Herriko mapa eta “Zutik emakumeak” abestuz ekitaldiari amaiera eman diote.

Zuzenean Zarautzera abiatu da furgoneta. Han emakume desberdinen testigantzez osatu dute testua (emakume gazteak, baserritarrak eta etorkinak). Bukatzeko eta pintxo batzuk jan aurretik Habanera doinuan prekarietatearen inguruko abesti bat kantatu dute.

Herrian marraztutako muralak emakumeak patriarkatuarekin haustea irudikatzen du. Emakumearen txikitatik heldutasunerako garapena adierazten duen irudiek laguntzen diote.

Beasainen berriz, eskualdeko eta inguruetako emakume talde eta elkarteek (Ordiziko Kimetz Emakume elkartea, Asmube Beasaingo elkartea eta Zumarragako emakume taldea) komunikatu bat irakurri dute elkartegintzaren garrantzia azpimarratuz. Zaldibia eta Lazkaoko emakumeek ere beraien ekarpena egin nahi izan dute, herrietan egindako muralen argazkiekin.

Tolosan Kotxe karabanan Ibarrako zubira iritsi bezain pronto arraunlariek testigantza liburua hartu eta Zerkausian eskualdeko emakume taldeei eman diete. Han Emakume baserritarraren egoeraren inguruko testua irakurri dute.

Hemendik Donostiara abiatuko da Martxa. Bulebarrean festa txiki bat egin ondoren, Pasaia, Lezo eta Oiartzun zeharkatuz eta bertako emakumeak bilduz Oreretan egingo du azken geldialdia. Bertan ekitaldia eta ikuskizun desberdinak kaleratzeaz aparte, afaria eta festa ere izango da.

Biharko ibilbidean Irun, Senpere, Ezpeleta, Hazparne eta Baiona pasako ditu Leitzan amaituz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Buscar este blog

Seguidores