viernes, 12 de marzo de 2010

Donostitik Oreretara

Martxoak 11, DONOSTIA-ORERETA

Ibilbidearen kronika

Donostian emakumeon kontrako indarkeria izan dute oinarri. Furgoneta iritsi denean 135 emakume inguru harrera beroa eskaini diote, armiarma sare bat zuten prestatua eta bertan emakumeen testigantzak, kartelak argazkiak eta abar zeuden. Muralaren irudia emakume bat izan da banderola batekin eta autodefentsa jartzen zuen bertan. Ekimena, performance batekin hasi da, indarkeriaren ingurukoa. Trontzan agertu dira bi emakume eta beraien artean indarkeri egoera bat eta autodefensa irudikatu dute. Ondoren kioskora bi emakume igo dira, bata euskal duna eta beste sahararra. Bien artean irrintziak bota dituzte. Ondoren martxaren ingurun hitz egin, zutik abestu eta emakume rapera batzuekin eta muralaren pegatina itsasita amaitu dute zuzenean Oreretarako bidea hartu du martxa

Oreretara iritsi da pasaia eta lezotik barrena, harrera beroa egin dute herritar mordo baten alamedaren ertzetan furgonetari txalo eginez eta aldarrikapen oihuak eginez. Furgoneta iritsi zenean herritar guztiak herrian barrena sartu ziren eta manifestazio batean udaletxe aurreraino iritsi ginen. Oreretak lau ardaztak izan ditu aldarrikapenarako oinarri.

Oso jendetsua izan zen eta oso beroa. Txoko ezberdinetan txalapartak, antortxak… giro hunkigarria zegoen. Denak udaletxe aurrera iritsi eta bertan ekitaldi ikusgarria egin zuten. Argiekin eta musikarekin martxari ongi etorria egin zioten eta jarraian dantza ikusgarri batzuekin hiru neskek gorputz adierazpen saio bat egin zuten itzalekin. Ondoren, telaren atzetik atera eta emakume sinbolo erraldoi bati eutsi zioten hiru neskek txalaparta doinuekin batera.Oreretako herrian egindako muralean emakume ezberdinak ageri dira. Bilutsik dauden emakumeak dira eta badirudi dantzan ari direla. Elkarri lotzen dira mugimendua ezberdinekin. Herri ezberdinetako kideek testigantzak utzi zituzten liburuan, esaterako Sabekoko emakumeek, Oreretakoek, Lezokoek eta abar. Ekitaldiaren ostean afaria egin zen alamedan zegoen karpan giro goxoan. 200 – 300 herritar inguru bildu ziren bertan eta afal ostean bi antzezlariren eskutik (Las mertxes) afaritan zeuden guztiei farre eginarazi zioten. Gai ezberdinak ukitu zituzten beraein ikuskizunean (indarkeria, prekarietatea, elikadura subirautza) eta amaieran emakume mordo bat igo ziren eskuan lur apur batekin. Zerbait landatzera zioazela irudikatu zuten lurra ereinez eta globo moreekin lagunduz. Gaua luzea izan da Oreretako herriko txokoak jai giroan murgilduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Buscar este blog

Seguidores