martes, 9 de marzo de 2010

IBILBIDEAN... LEHENENGO KRONIKA



Martxoak 9, Iruña- Altsasu- Lizarra- Agurain

Abiatu da Euskal Herrian zehar Emakumeen Martxa. Atzo gauean akelarrean, adarra joz eta zanpantzarren atzetik errelebo martxa abiatu zen Iruñetik. Gaur furgonetak bere bideari ekin dio Altsasu aldera.

Bertan, prekarietatearen kontrako aldarria oinarri hartuta, 50 emakume inguruk egin diote harrera Martxari banderola morez hornituta. Altsasuko emakumeek pobrezia eta prekarietatearen kontrako manifestua irakurri ondoren bertsoz alaitu dute momentua. Bertso hauek izan dira, emakume guztien hitzekin batera, testigantza liburuan idatziak izan direnak.

Hurrengo geltokia Lizarra izan du furgonetak. 13:30etan bertako emakumeek bizikleta eta kotxez egin diote harrera. Plazan Gaiteroak zituzten zain ongi etorria egiteko. Herri honek aukeratutako gaia emakumeon kontrako indarkeria izanik, testigantza liburuan hainbat emakumek gai honekiko dituzten beraien esperientzia eta nahiak izkiriatu nahi izan dituzte.
Muralean “el amor no es la ostia” eta “Matxismoa akatu” lemekin osatutako irudiak osatu dituzte.

40 emakume inguruko bazkaria egin ostean Agurainera abiatu da Martxa. Han txirrinduz zihoazen ama eta haurrez inguratua egin zaio harrera. Herritik buelta eman ondoren txalapartarekin egin zaio harrera furgonetari San Juan plazan.

Orain Gasteizera bidean da erreleboa. Bertan hainbat ekimen egingo dira. Hauen artean, bizikletaz egingo zaio harrera eta alboka joz agurtu ondoren testigantza liburuan sartuko duten testua irakurriko da. Azkenik, eguna amaitzeko alde ludikoagoari helduko diote batukada-poteoa eta luntxarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Buscar este blog

Seguidores