viernes, 12 de marzo de 2010

Ostirala 12, 4. KRONIKA

Oiartzun – Irun – Behobia – Senpere – Ezpeleta – Hazparne – Bastida – Aurti – Baiona


Ibilbidearen kronika


- Oiartzunen: herriko plazan 15 bat emakume zeuden goizean goiz furgonetaren zain eta une ttiki batez bada ere, geratu, testigantza liburuan Oiartzungo emakumeen izenean hitz batzuk idatzi dituzte eta txalo artean agurtu dute furgoneta.

- Irun: goizeko 10.30etarako herriko plazan institutu eta eskola ezberdinetako ikasleekin elkartu dira eta hezkidetza tailerra landu dute. 11.30ak aldera egin diote harrera furgonetari eta bertan mundu martxaren berri eman diote han bilduta zeuden herritarrei eta tartetxo bat hartu dute testigantza liburuan idazteko eta beraiek herrian egin duten muralaren pegatina panel orokorrean itsasteko. Emakumeen indarkeria landu dute batez ere Irunen, mapa beltzak identifikatuz.

- Senpere. Bertako auzapezak hartu gaitu eta hitz batzuk esan dizkigu bertan bilduta geunden emakumeoi. Mundu martxarekin bat egiten dutela esan eta horrez gain animoak eman dizkigute.

- Ezpeleta. Bertako auzapezak, herriko zenbait zinegotzi emaztek (emakumek) eta gazte talde bateko emazte batek egin digute harrera. Herriko etxera gonbidatu gaituzte eta bertan hizketan eta bizipen ezberdinak konpartitzen aritu gara. Ondoren testigantza liburuan idatzi dute beraiek eta kanpoan argazki bat atereaz Hazparnera abiatu gara.

- Hazparne. Bazkari goxo batera gonbidatu gaituzte, furgoneta eta auto karabanan gatozen emakumeak eta goizetik baserri baten bisitara txangoa egitera etorri diren emakume baserritarrak. 60 – 70 emakume bildu gara bazkatzen.

Hazparnen ordea, goizean goizetik, EBEL eta Emazteek Diote taldearen artean elkartrukea antolatu dute. EBELetik 50 emakume inguru etorri dira, autobus bat beteta, Bizkaitik, Gipuzkoa eta Arabatik.

Hazparnera etorri eta baserri bat bisitatu dute. Baserria horretan produkzio txikia lantzen dute bitartekaririk gabe eta produkzio ekologikoa, bisitan etorri diren emakume baserritar askorentzat adibide garrantzitsu bat. Hortik bazkaltzera egin dugu salto.

Bazkaltzen ere giro ederra egon da eta testigantza liburuan emakume baserritarrek beraien hitzak idazteko aprobetxatu dute. Bazkari guztia produktu ekologikoekin egindakoa izan da. Bazkaria eta gero, Hazparneko plazan ekitaldi batekin amaiera eman diote Martxako ekimen guztiari. Emakume baserritarrek, Emazteek Diote emakume taldeak, herriko auzapezak…hitza hartu eta martxari haien atxikimendua eman diote.

Baionarako bidean, Leuntzen harrera egin digute beste behin.

Baionan manifestazioa egin da. Dantza emanaldia, Rap-a eta gauerako kontzertuak antolatu dituzte Patxokin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Buscar este blog

Seguidores