martes, 9 de marzo de 2010

PRENTSAURREKOA Iruñean



2010 ARRAZOI MARTXAN JARRAITZEKO

Martxoak 13 Iruñea

Hasi da 2010eko Emakumeen Martxa Euskal Herrian. Atzo Iruñean hasiera eman zitzaion erreleboari, hasiera indartsua, hasiera morea. Milaka izan ziren martxoak 8aren aldarrikapenekin bat eginez mobilizatu ziren emakumeak, milaka emakumeon eskubide formalak erreal bihurtuz sistema patriarkalarekin amaitu behar dela oihukatu zutenak.

Euskal Herrian bezala, emakumeak beste 40 herrialde baina gehiagotan mobilizatzen ari gara momentu hauetan Lurraren osotasunean. Aste honetan zehar, herrialde bakoitzak bere errealitatetik abiatuz, indarkeriaren eta prekarietatearen kontra, eskubide sexual eta elikadura burujabetzaren aldeko emakume olatua irudikatuko du.

Nahiz eta munduko mobilizazioek martxoaren 18 arte jarraituko duten, Euskal Herrian errelebo martxaren amaiera Iruñean izango da martxoaren 13an.

Bertan egitarau oparoa osatu dugu goizeko 11etatik hasita. Ordu horretan Gaztelu Enparantzan bilduko gara erakusketa eta stand-ak izango baitira bertan. Haurrentzako txokoa ere izango da.

Jarraian 12:30etan harrera egingo diogu Martxako furgonetari eta ondoren manifestazioa abiatuko da.

Manifestazioa eta ekitaldia amaitu ondoren emakume guztiontzako bazkaria izango da Jito Alain.

Baina festa ez da bazkariarekin bukatuko. Sabelak bete bezain pronto, emakumez osatutako kartel bikaina izango dugu kontzertuan: Mikaela Piton bakarlaria, La Omega rap abeslaria eta Las Valium izango ditugu gurekin giroa alaitzeko.

Martxaren erreleboarekin egin dugun bezala, emakume guztiei dei egiten dizuegu martxoaren 13an egingo ditugun ekimen guztietan parte hartzera, beste behin denok batera gure eskubideak ahalik eta giro alaienean aldarrikatzera. Bildu gaitezen denok Euskal Herria morez tindatzen jarraitzeko, atzo egin genuen bezalaxe.

Emakumeok arrazoiak soberan ditugu kalera irteteko. Egin gaitezen gure errealitatearen jabe. Aldatu dezagun Euskal Herria, aldatu dezagun mundua.

Iruñean, 2010eko martxoaren 9an



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Buscar este blog

Seguidores